Izengabea

12345678910
1112
131415
161718
192021
22232425
26272829
3031
32333435
36373839
404142
4344
 
EZKER ESKUIN
1. “Jainkoaren botika” ere esaten diote ingelesez lo-belar honi.
5. Luze nahiz labur, bidaia da betiere.
11. Koittauak gu, horren engainaerrazak, uste dugu horrelakorik sekula ez digutela sartuko!
12. Eskuz jotzen dira, onarpenaren edo ezespenaren ordainetan.
13. Esnea marmitatik ateratzeko erabiltzen zen ontzi (Gipuzkoako Beterrin).
15. Euskal Herriko sindikatu zabalena da inolaz ere.
16. Pozgarria da batzuetan bokalak birritan eman behar izatea.
17. Deabruak eginikoetatik begiratzeko agintzen zigun dotrinak, eta guk jaramonik ez.
19. Sozietate honek bukaera du eskas.
21. Fideli eman dio segida.
22. Berriro esan eta barre egin dezagun ba!
23. ... egiten dute lan mendiko kontrabandistek; besteek, noiznahi!
25. Egipton nagusi jardun zuen belatz-burua.
26. Jerusalemgoei esan zien Jesukristok beragatik ez negar egiteko.
28. ‘Nagon’ esango nion emakumea balitz, baina ez zen.
30. ‘... bizi eta errez hil’, esan ohi da, tragikoki, Ernio azpiko herri ospetsu bat ahotan hartuta.
31. Gure arbasoen gutizia piztu zuen XVI. mendetik aurrera Hego Euskal Herrian zabaldu zuten diru honek.
32. Doinu, baina Ipar Euskal Herrikoen moduan.
34. Lau orri eginik utz zaitzake, beldurturik.
36. Belgikan sortu eta Senan husten ditu urak ibai honek, 302 km egin eta gero.
38. ‘... egina’, ink egina, seko mozkortuta.
40. Zerrenda zehatz baten arabera ordenatuak.
43. Aiarako lekua eta kontzejua duzu, zer uste zenuen bada?
44. Etsaia delako, horrela deitzen diete Bizkaiko leku batzuetan gaixotasun larriei.
GOITIK BEHERA
1. Nekea adierazten du errepikaturik.
2. Txizagura esaten diote beste batzuek.
3. Garo honek irlandar itxura du.
4. Nafarroan horrela, euskal hezkuntzaren alde.
5. Mateo ..., ehiztari alderraia, arima herratuaren irudia.
6. ‘T’ batez esku-zarta, bere horretan adeitsu eta jostakin.
7. Zuzeneko galderetan, gipuzkeraz eta.
8. Ipar Euskal Herrikoa da gabon-kanta molde hau.
9. Udan bero, neguan hotz, Arriasgoitin dago ... .
10. Pl., ardien lepoko gaitza, golua ere deitua.
12. Oro har, hala esaten zaie zuhaixka berdez beteriko eremuei.
14. Azkonaren modukoa zen lehen eta otea jotzeko tresna geroago.
18. Sukaldaritzak famatu du.
20. Ez dakit ziertoro nolakoak diren Iraken asteak, baina dotrina usaina du honek.
22. ‘... leihoa’, hau da kontraleihoa.
24. Olaguetar, egozkuetar, etsaindar nahiz etulaindar, guztiak dira ... .
27. Irtenbide bila bazabiltza, ezinbesteko duzu goiak eta ... ongi miatzea.
29. Teilatuaren gaina eratzen du.
31. Burua nahasteko aukera eskaintzen du nonahi, eta jokoan tranpa egiteko Eibar alde horretan.
33. Egarriak bezala egin dezake uholdeak.
35. “Maite, maite, maitia...” kantatu zuen aspaldi.
37. Bi silaba egiten dira mendebaldean eta bakarra ekialdean, baina lehengo urtean gaude betiere.
39. Handia da haren beteko gizona.
41. ... nagusian ondu zuen Beethovenek bere Zazpigarren Sinfonia ospetsua.
42. Bete ezin den desira adierazten du balizko baten aurretik.